Urte bateko deskantsoa hartu ondoren, gogotsu itzuli da Xorroxin eskoletarat. Nahiko lanpetua zegoenez urte sabatikoa hartu, eta modu lasaiagoan hemen da berriz. 2007/2008 ikasturtean eskola guztietarat gan beharrean, gutxiagotara hurbildu da: Bortzirietan hasi eta Baztanera etorri da, eta Bertizarana eta Malerrekan akituko du ikasturtea. Eskola bakoitzean aste bat pasatuko du.