Ander Erasun Aurtizko aizkolariak desafioa bota die 19 urte bete gabe dituzten aizkolari gazte guztiei. Erronka kanaerdiko 16 enbor moztera izanen litzateke, eta pago egurra aizkolari bakoitzak erdibana jarriko lukete. Aizkolari bakoitzak 6.000 euro jokatuko lituzke. Apostua ixteko lekua eta ordua joan den ortzirala, martxoak 7, aukeratua zuen Tolosako Kantabriko jatetxe ezagunean. Berri hau idazterakoan eguna oraindik ailegatu gabea zenez, hurrengo aldizkarian erronka zein plazetan jokatuko den, apostua zein egunetan jokatuko den eta garrantzitsuena, apostua nork onartu duen —norbaitek onartzen badu— erranen dizuegu. Zorte on Ander!