Ukrainiako haurrak ekartzeko lanean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Doneztebeko San Migel ikastetxeko Guraso Elkartea udan Ukrainiatik haurrak ekartzearen aldeko kanpainan lanean ari da. Ukrainiatik haurrak ekartzeaz arduratzen den Iruñeko gizarte erakunde baten gonbidapena jaso zuten Doneztebekoek, Txernobil aldeko mezurtz-etxeetako 7 eta 10 urte bitarteko haurrei aterpea eskaintzeko sei familia behar dituztelako. Kherson proiektuarekin batera, haur ukrainiarrei laguntzeko San Migel ikastetxeak parte hartzen duen bigarren proiektua da hau.

Ekainaren 23tik abuztuaren 28ra hartuko dira haurrak etxean, eta bidaiaren gastua 550 euro ingurukoa izanen da. Diru hori haurra etxean hartuko duen familiak aurreratuko luke, baina gero gehiena itzuli eginen litzateke.

Interesatuek Iruñeko Bigarren Familia Erakundearekin harremanetan jarri behar dute, 628 060717 telefonora deituz (Maite), edo bertzela, info@segundafamilia.comera idatziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun