Aritz Meoki da Gazte Burrunbako lehendakari berria

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Joan den urtean Gazte Burrunbak antolatu zuen Burrunba Eguneko irudia. TTIPI TTAPA

Zuzendaritza batzordea berritu du elkarteak

Aitzineko alean Gazte Burrunba bere garairik onenean ez zegoela aipatu genuen. Halere, badirudi egoerari buelta eman eta berriz indartzekotan dela. Izan ere, otsailaren 29an bilkura egin zuten eta bazkideek zuzendaritza berria aukeratu zuten.

Hemendik aitzinera lehendakaria Aritz Meoki izanen da eta lehendakariordea Jon Etxekolonea. Diruzaina Miren Martin izanen da eta idazkaria, berriz, Koldo Legarra. 21 eta 22 urte dituzte, eta horrekin orain arteko elkartekideek nahi zuten belaunaldi aldaketa egin da.

Bertzalde, bokalekin funtzionatuko dute. Koadrila bakoitzak bere bokala izanen du eta honek bileretan erabakitakoa zabalduko luke. Gainerakoan, orain arte bezala, Azkarretan elkartzen segituko dute. Aipatzekoa da, lehen zuzendaritzan egondakoek bileretara joanen direla iragarri dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun