Martxoaren hondarreko asteburuan ospatuko dira kultur egunak

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

TTIPI TTAPA

Gaupasa eta herriko artisauen feria dira aurtengo berrikuntza nagusiak

Bertze urte batez, Antzakaitz kultur taldeak, Guraso elkarteak eta Antrotokiko gazteek egun kulturalak antolatu dituzte martxoaren 28, 29 eta 30erako. Ondorengo lerro hauetan egitaraua bildu dugu. Ezin ukatu ekitaldiz betetako asteburua izanen dela.

Martxoak 28, ortzirala

22:00etan mus txapelketa Ulibeltzak elkartean.

Martxoak 29, larunbata

11:00etan munduko kulturen gastronomia lehiaketa.
14:00etan bazkaria Ulibeltzak elkartean.
15:00etik 20:00etara haurrendako puzgarriak, zezen mekanikoa, kartsak...
17:00etan haurrendako merienda.
18:00etan trikipoteoa eta jokuak.
21:00etan herriko gazteen karaokea.
23:00etan kontzertua.
00:30etik aitzinera gaupasa Trikidantz taldearekin.

Martxoak 30, igandea

10:30etik 13:30era Sunbillako lehenbiziko gazta lehiaketa eta artisau feria.
11:00etan herriko trikitilariak.
14:00etan bazkaria Ulibeltzak elkartean.
17:00etan haurren dantza emanaldia.
18:00etan txokolatada.
Ondotik, herriko haurren antzerki saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun