Arrakasta handiarekin segitzen dute aitzinera igande goizetako mendi-irteerak. Haur, gazte eta heldu, 20 lagunetik goitiko koadrilak elkartzen dira Etxalarko nahiz inguruko herrietako mendi-parajeak ezagutzeko aitzakian. Altxata Kultur Elkartearen ekimenez, Periko Berrueta eta Joxe Mari Arburuaren gidaritzapean antolatzen dira ateraldiak, eta erran digutenez «ikusitako ikusita, heldu den maiatzera arte segitu nahi dugu ateraldiak antolatzen. Bertzeak bertze, Atxuriara, Azkuara, Mendikarrira, Zugarramurdira eta Auzara (Baztan) joanen gara». Argazkia duela bi igandekoa da, Mendaurrera joan zirenekoa.