Zuhaitzaren Eguna Landagain Eskolan

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

TTIPI TTAPA

Otsailaren 22an Zuhaitzaren Eguna egin zuten eskolako ikasleek. Goizean goizetik mendira joan ziren, ttikienak autoz eta gaztetxoak oinez, ongi pasatzeko aitzakian, zuhaitzak landatzera. Usategietan izan ziren, inguruko parajeetan haritzak, gorostiak, pagoak, lizarrak eta gaztainak landatzen. Gurasoak ere haurrekin ibili ziren, aspaldiko ohiturari segituz, aitzurrarekin goiza pasatzen. Guztira 90 zuhaitz landatu zituzten. Irakasleek erran digutenez, «horrelako egunak hagitz aberasgarriak dira ikasleentzat. Natura ezagutu, errespetatu eta biziberritzen ikasten dute, bide batez, egun ederra pasatuz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun