Altxata Kultur Elkarteak Batzar Orokorra eginen du hilaren 30ean

TTIPI TTAPA 2008ko martxoaren 7a

Heldu den martxoaren 30ean eginen da Altxata Kultur Elkarteko Batzar Orokorra. Hitzordua eguerdiko 12etan paratua da Kultur Etxean, eta bazkide guztiak deituta daude joan den urteko kontuak begiratu, aurtengo aurrekontuak zehaztu eta junta-berritzeaz solasteko. Hurrengo alean emanen dizuegu elkartearen gora-beheren berri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun