Asteazken honetan, martxoak 12, Igantzi, Arantza eta Etxalarko eskoletako haurrak urteroko topaketa egitekoak ziren, aurtengoan gure herrian, Etxalarren. Frontoian elkartu eta jostetan aritu ondotik Sanbhu taldearen pailazo-ikuskizuna ikustekoak ziren. Azken ateraldia Arantzara egin zuten, eta hurrengoan Igantzira joanen dira. Hemendik hiru urtera Etxalarren elkartuko dira berriz.