Nafarroa osoan otsailean langabeziak %3,48 goiti egin badu ere, eskualdean ilbeltzeko igoera bortitzari buelta eman eta 3,63 beheiti egin zuen joan den hilabetean. Otsail hondarrean 690 lagun ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena eman zutenak, urtarril hondarrean baino 26 guttiago. Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez 411 kontratu egin ziren urtarrilean, baina horietatik 67 bakarrik izan ziren mugagabeko kontratuak. Adina eta sexuari dagokionez, ohikoa denez, 25 urtetik goitiko emakumeak dira langabezia gehien jasaten dutenak. Nahiz eta urtarrilean baino 12 guttiago izan, 400 dira adin tarte horretan lanik gabe dauden emakumeak. Lan arloei dagokienez, gehienetan jautsi da langabezia, baina zerbitzuen arloak segitzen du diferentziarekin langabetu gehien biltzen, 457 langabeturekin. Halere, urtarrilean baino 17 langabetu guttiago ditu zerbitzuen arloak.