LABek aldizkari honetan publikatutako idatziari erantzunez ELA-Funveratik hurrengo balorazioaa egin nahi dugu, aprobatu berria dugun hitzarmenari buruz:
1.- Hitzarmen hau, asamblada orokor eta erabakior batetan aprobatuta izan da bozka sekretuarekin. Bozken 70% alde, 23,6% aurka eta 6,4% txuriko emaitza eman zelarik. Hortaz argi eta garbi ikusi daiteke hitzarmen hau aprobatzeko erabakia, langileriaren gehiengo zabal baten erabakia izan dela eta ez dela ELAren gehiegikeriarengatik aprobatu. Akordio honek 3 milloi eurotako inbertsioa bermatzen du instalazio hobekuntzatan eta 30 langile berri inguru kontratatzea ekarriko du.
2.- Behin-behinekotasuna 15% baino haundiagoa denean, kopuru hau gianditzen duten kontratuak mugagabe bihurtu behar direla adierazten duen artikuloari dagokionez, bi urtez eten da 15 kontratu mugagabe egitearen truke, bi urte huetan dagoen lan kopuruaren ezohizkotasuna dela eta.
Informazio modura, azken 15 hilabeteetan 27 kontratu mugagabe egin direla adierazi nahi dugu, eta behin-behineko kontratua duten langileen artean, ez dagoela 16 hilabete baino antiguotasun haundiagoa duen langilerik.
3.- Alda-txandako lanaldia 32 ordutan gutxitzea lortu da, lanaldi orokorrean lortutako 8 orduren gutxierari gehituta, lanaldi murrizketa nabarmena suposatzen duelarik. Era berean alda-txandarako lortu den plusa, 132,75 ?koa da lan egiten den larunbata, igande edo jaiegun bakoitzeko, soldata igoera orokorra KPI + 2koa delarik urte bakoitzeko.
Alda-Txandari alternatiba bezela LABek adierazten duen “plana”, hiru alditan enpresari proposatuta zegoen aldez aurretik, hiru alditan honen ezezkoa jasoaz erantzun bezela. Enpresak alda-txanda plataforman atera zuenetik, bi aukera zeuden, bi urtetarako honen baldintzak negoziatzea edo mugarik gabe ezartzea jakin arazitako egunetik 45 egunetara, langileen estatutuko 41.4 artikuloa aplikatuz, eta hasierako baldintzatan.
4.- LAB en jarreta negoziaketa prozesuan , berriro ere, puntu negatiboa izan da. Jarrera positibo bat hartzetik urrun, sugerintziak gehituz eta errespetuz eta lehialtasunez parte hartuz, negoziaketa boikoteatzea izan du helburutzat, pertsona batzuen interesak, interes orokorraren gainetik ipinita, langileen gehiengoak aprobatutako hitzarmena sinatu ez dutelarik. ELA-Funveratik, hitzarmenen sinaduran, langileak dutela azken hitza uste dugu, eta hortza asanbladaren erabakia errespetatzen dugu, Beste batzuk ez bezela.
5.- ELAk langileen partehartze zabala eskertu nahi du, eta hauek erakutsitako inplikazio eta profesionaltasuna negoziaketa prozesu osoan zehar. Arazoak ebazten jarraitzeko bere apostua berresten du. Tinko lan eginaz Funverako langileen eskubideak defendatuz, eta era berean pertsona guztiekiko, merezi duten errespetua mantenduz.
Funverako ELA