Doneztebeko Stock feriaren bigarren edizioa egin da asteburu osoan. Doneztebarrak elkarteko hogei komertzioen produktuak ikusgai eta erosgai izan ziren pilotalekuan eta animazio ezberdinak izan ziren larunbatean eta igandean.
20 komertzio
Zurekin beti lemarekin bat eginez, hauexek izan dira stock edo salgai-hondarren feria honetan parte hartu duten komertzioak: Cosas de Casa, Alustiza perfumeria, Amaya lurrindenda, Honorio Taberna arropadenda, Kamamila gazte arropa, Txirrista haur arropa, Lakambra Husqvarna Bosque y Jardín, Argibel Optika, Taberna Etxea, Saldias harategia, Onddo ta punto, Jose Luis San Miguel tailerrak, Merkaopari, Inmobiliaria Santesteban, Goxua Goxotegia, Ameztia jatetxea, Lakar Etxea, CTV Albaitaritza, Zaldua argazkidenda eta Santamaria jatetxea. Beraz, dekorazio, lurrindenda, arropa, oinetako, lantresna, harategi, opari, gozotegi, informatika eta bertze zenbait arloetako kalitatezko produktuak prezio onean erosteko aukera izan zen Donezteben. Taloak jateko aukera ere eskaintzen zen frontoiaren atarian eta ostatua ere paratua zen.
Ikuskizunak
Larunbat arratsaldean egin zen inaugurazio ekitaldia, zinta mozketa, txistu eta aurreskuaren dantzarekin. Ondotik, bertsolariak eta “Lamiak” trikitilari taldekoak aritu ziren. Igande goizean ere trikitilariak aritu ziren, eguerdian batuka dantzak izan ziren Rebeka eta bere neskekin eta arratsaldean haurrendako tailerrak. Aipatzekoa da larunbat eta igandean taloak ere salduko direla.