1,450 kiloko tomatea

Utzitako argazkiak 2008ko otsailaren 29a

TTIPI TTAPA

Maider Leizeaga ageri da argazkietan, Errekaldean bildutako tomateekin. Goitian 1,450 kiloko tomatearekin ageri da eta beheitiko argazkiko tomate guziak kilotik goitikoak dira. Txelo Unsain bere amak aipatu digunez, geroztik kilo terdiko tomatea ere bildu dute baratzean. Ez hori bakarrik, joan den urtean 2,250 kiloko tomatea bildu zuten eta guzira 250 kilo eman zuten iaz bere 50 tomate landareek. Leku ona izateaz gain, «asko mimatzen» dituela aipatu digu Txelo Unsainek bere sekretuaz galdetzerakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun