Euskararen Eguna ospatuko da urriaren 9an

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 29a

Iñaki Murua eta Beñat Lizaso bertsolariak eta Gorka akordeolaria izanen dira herri bazkarian

Larunbat honetan, urriaren 9an, eginen da Zubietako Euskararen Eguna. Goiz osoan herriko eskulangileen erakusketa izanen da plazan. Eguraldiak laguntzen ez badu, estalpean eginen da ekitaldi hau. Herriko joaldun ttikiek herrian barna itzulia eginen dute goizean, trikitilariek herria girotuko duten bitartean. 14:30etan herri bazkaria izanen da estalpean, Iñaki Murua eta Beñat Lizaso bertsolariekin eta Gorka akordeolariarekin. 18:30etan herri poteoa izanen da eta 20:00etatik 21:30etara dantzaldia Trikidantz taldearekin. Dantzatu ondoren, berriz ere mahaiaren bueltan bilduko dira zubietarrak, herri afaria izanen baita estalpean. Gauerditik goizaldeko 4:00etara dantzaldia izanen da Trikidantz taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun