Irailaren 4an jokatu zuten buruz buruko erremonte txapelketaren finala Koteto Ezkurrak eta Iñaki Lizasok. Egun batzuk lehenago, abuztuaren 29an egin zuen debuta erremonte profesionalean Julen San Miguel, 17 urteko atzelari azkarrak. Ezkurra, Lizaso, Etxeberria III, Olazar, Uterga, Erkizia eta Iribarrenekin batera, beraz, zortzi dira orain profesionaletan ari diren erremontelari doneztebarrak. Iñaki Lizasok gidatzen zuen herriko pilota eskolatik ateria da Migel Mari Urrutia saldistarra ere, beraz, Doneztebe erremontearen hiriburua dela erran dezakegu.
Hurrengo alean, Julen San Migelekin izandako elkarrizketa argitaratuko dugu.