Malerrekako Euskara Zerbitzuak eta Erreka Guraso Elkarteak antolatuta «Kontu txikiak» izeneko ikastaroa eginen da Donezteben urriaren 19an (asteartea), 21ean (ortzeguna), 26an (asteartea) eta 28an (ortzeguna), 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroa Doneztebeko eskolako psikomotrizitate gelan emanen da eta urtebete eta hiru urte bitarteko umeen gurasoendako izanen da. Ikastaro honetan aurten bi urteko umeen gurasoei banatutako CD eta liburuaren kantuak landuko dira. Izena emateko Malerrekako Euskara Zerbitzura deitu behar da, 948 451746 telefonora edo mezua igorri malerreka@animsa.es helbide elektronikora eta 6 euro ordaindu. Klaseek irauten duten bitartean haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dela ere jakinarazi dute antolatzaileek.