Joan den urtean bezalaxe, aurten ere bisita gidatuak antolatu ditu Mariskiñeneko Bordako Laura Elizagoienek Usategietan. Denboraldia uso sasoiaren bera izanen da, urriaren 1etik azaroaren 20ra, eta bisitak 8:00etatik 14:00ak arte eginen ditu. Erran digunez gogo eta ilusio haundiarekin hasiko du bigarren urte hau eta joan den urteko arrakasta ikusita aurten ere jende multzo haundia ibiliko dela pentsatzen du. Berrikuntza bezala, aurten taldeentzako ekintza bereziak antolatu dituela, batez ere haurrentzako.