Hurrengo igandea, urriak 17, egun haundia izanen da Etxalarren, Usategietako Igandea eginen baita. Jende aunitz mugituko da Iarmendiko gainean. Besta goiz-goizetik hasiko da. Mendian buelta bat eman, usazaleen lana ikusi eta Altxata Kultur elkarteak prestaturiko taloak probatzeko aukera izanen dute Usategietara hurbiltzen direnek. Arratsaldean besta giroa herrira jautsiko da. Aurten Jalisko Bandek alaituko ditu plaza bazterrak 18:00etatik 22:00etara. Frontoian ostatua paratuko da herriko dantzarien alde dirua biltzeko. 20:00etan urteroko zozketa eginen da.