Euskara batzordeak Kultur egunak antolatu ditu bertze urte batez eta horren barrenean hainbat ekitaldi izanen dira datozen egunetan. Lehenengoa haurrei zuzendurikoa izanen da. Urriaren 15ean zine emanaldia izanen da ikusgai 17:00etatik aitzinera. Horrela, nahi duten guziek “Kiriku eta Sorginak” pelikula ikusteko aukera izanen dute Kultur Etxean. Hurrengo ekitaldia urriaren 22an izanen da 19:30etan Kultur Etxean eta Erlantz Urtasun historialaria etorriko da «1000 urteko nafarrak» izenburua duen hitzaldia ematera. Urriaren 23an, larunbata, Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak Gaizka Sarasolak prestaturiko “Erregea, soldadoa eta bufoia” antzezlanaeskainiko du Kultur Etxean 20:00etan. Urriaren 29an bi ekitaldi prestatu dituzte, batetik Asisko Urmeneta etorriko da gazte hizkerari buruzko hitzaldia ematera eta bertzetik Kantu Afaria izanen dugu. Afarira joateko txartelak herriko ostatuetan edo Euskara batzordeko edozein kiderengana joz eskura daitezke.