2004-2005 denboraldiko gripearen aurkako txerto kanpaina azaroaren 30a arte zabalik izanen da. Osasun zentru bakoitzak txertatzeko egunak bereziko ditu, eskariaren arabera.
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamendutik 65 urtetik goitikoak, gaixotasun kronikoak duten eriak eta aspirinarekin tratamendu luzea duten 6 hilabetetik 18 urte arteko haur eta nerabeak txertatzea aholkatu dute. Arrisku haundia duten eriak zaintzen dituzten osasun langileak txertatzea ere komeni da.
2003 urtean 21.165 gripe kasu eman ziren Nafarroan, mila bizilaguneko 36,3 kasu. Aitzineko urteetan baino indar guttiago izan zuen iaz gripeak eta nahiko abudo hasi zen, azaroan. Bertze urteetan urtarrila eta otsailean izaten du indarrik haundiena eritasunak.