Doneztebeko Enplegu Bulegoko datuen arabera, 478 langabetu zeuden abuztu hondarrean Baztan, Malerreka, Bidasoa eta Leitzaldean, azken urteotako kopururik baxuena. Uztailean langabetu kopurua zertxobait igo baldin bazen ere, abuztuan berriz ere beheiti egin du. 197 gizaseme eta 281 emakume zeuden lanik gabe abuztuaren 31n, urtarrilean baino %23 langabetu guttiago. Gaur eguneko langabetu kopurua 1999. urtetik laugarren baxuena da. 2000. urteko ekainean, uztailean eta abuztuan bakarrik izan ziren langabetu guttiago, 471, 476 eta 475 hain xuxen. Aurten, aipatu bezala 620 pertsona zeuden lanik gabe urtarrilean, 589 otsailean, 569 martxoan, 521 apirilean, 505 maiatzean, 488 ekainean, 494 uztailean eta 478 abuztuan.