Cederna-Garalur ek, IFES eta UGTrekin batera, hainbat ikastaro, doakoak, antolatu ditu besteren konturako langile aktiboei edo Nafarroan dauden enpresetan azken urte honetan enplegua galdu duten langileei eta Nafarroan lan egiten duten edo azken urte honetan egin dutenei zuzenduta. Ikastaroak Cedernak Alkaiagako industrialdean daukan Zentroan eskainiko dira eta INAF, Nafarroak Enplegu Zerbitzua eta Europako Fondo Sozialak finantziatua da.
Urriaren 13tik azaroaren 25era Excel ikastaroa emanen da astelehenetik ortzegunera. Ordutegia 16:00etatik 18:00etara eta denera 50 ordu. Urriaren 13tik azaroaren 17ra Internet ikastaroa emanen da astelehenetik ortzegunera, 18:00etatik 20:00etara. Denera 40 orduko ikastaroa da eta dagoenekoz, izen emateko azkeneko plazak bakarrik gelditzen dira ikastaro honetan. Taldeen guttieneko kopurua 15 lagunekoa da. Informazio gehiagorako edo izen emateko Cedernara jo behar da, 948 625122 telefonora edo 948 625132 fax zenbakira.