Datuak erakusten dutenez, zenbat eta gizarte kontsumistagoa, orduan eta hondakin gehiago produzitzen da. Fenomeno hau orokorra da mundu osoan, eta horregatik, hondakin horien guztien kudeaketak buruhauste dezente sortzen die gai honetaz arduratu behar duten mankomunitate eta udal agintariei. Zer egin urtetik urtera gehiago diren zaborrekin? Nola bildu? Norat eraman? Eta bildu ondotik, zer egin horiekin?
Gauzak bere onera ekartzeko agintarien ardura ez ezik, jendearen laguntza ere behar-beharrezkoa dela erreparatuta, informazio eta sentsibilizazio kanpainek berebiziko garrantzia hartzen dute. Eta horixe da Bortziriak, Malerreka eta Baztanen, egiten ari direna. Pertsona ospetsu eta ezagunen laguntzarekin, atal desberdinak izanen dituen kanpaina diseinatu dute, etxetik hasten den birziklatze prozesuak ahalik eta emaitzarik hoberena izan dezan. Ez baita gauza bera hondakin bakoitza dagokion edukiontzian botatzea, gero, birziklatze-prozesuak bere bidea segi dezan, edo zaborrak denak nahasiak biltzea edukiontzietara, eta horren ondorioz, birziklatze-prozesua trabatu eta baliogabetua gelditzea. Sistemak funtzionatzeko jendearen partehartzea eskatzen du, bistan da.
Oraindik bada hobetzerik
«Momentu honetan birziklatzen den kopurua ez da ttikia, baina Europako Batasunean eskatzen denera hurbiltzeko oraindik bada non hobetu». Horixe diote kanpaina berri hau koordinatzen duten udal agintariek.
Balantzea eginez gero, beira bilketak ematen ditu emaitzarik hoberenak, Iruñerriko eta Txingudiko Mankomunitateek dituzten kopuruen gainetik. Izan ere, Bortziriak, Malerreka eta Baztanen 30 kilo beira birziklatzen da biztanle eta urteko, Europan banaz bertze egiten den kopuru beretsua.
Papera eta kartoiaren kasuan ere, dezenteko kopurua biltzen da, 32 kilo/biztanle/urteko, baina Europako datuak hobeak dira nabarmen (50 kilo).
Daturik eskaxenak enbaseen bilketak ematen ditu. Europan 26 kilo/biztanle/urteko biltzen dira, eremu honetan, ordea, 7 kilo baino ez.
Zerbitzu berri bat urte hasieratik aitzinera
Lehendik dauden zazpi bilketa-selektiboez gain, urte hasieran zortzigarren bat jarriko da abian: etxeko hondakin berezien bilketa (pinturak, esprai enbaseak, pestizidak, ibilgailuen bateriak…).
Bilketarako, sukaldeko olioekin erabiltzen den sistema aplikatuko da kasu honetan ere. Hau da, biltzaileak egun jakin batzuetan pasatuko dira herri bakoitzetik, eta aldez aurretik jakinaraziko da tokia eta ordutegia. Dena den, lehiaketa-prozesua bukatu ondotik zehaztuko dira bilketa sistemaren azken xehetasunak.
Beraz, hauxek dira Bortziriak, Malerreka eta Baztanen eginen diren zortzi bilketa desberdinak: beira, pilak, enbaseak, papera, neurri handiko trasteak, siloetako plastikoa, sukaldeko olioa eta etxeko hondakin bereziak.
Foiletoak, egutegiak eta pegatinak argibideekin
Birziklatze-kalitatea hobetzearen alde, ahalegin handia egin nahi dute udal tekniko eta agintariek. Horretarako, 12.000 foileto banatu dira Bortziriak, Malerreka eta Baztanen, etxe guztietan bana izateko adina. Bertzalde, edukiontzi bakoitzari pegatina bana jarriko zaio, barrenera zer botatzen ahal den eta zer ez zerrendatuz. Egutegiak ere banatuko dira etxez-etxe, eta informazio gehiagorekin batera hor agertuko dira markatuak zein egunetan bilduko diren herri bakoitzean sukaldeko olioa eta etxeko hondakin bereziak.
Azkenik, jendearen arreta eta laguntza estimulatzeko, publizitate kanpaina eginen da eskualdeko komunikabideetan. Iragarki horietan, Bortziriak, Malerreka eta Baztango pertsona ezagunen irudi eta ahotsetan entzunen dira kontuan hartu beharreko aholkuak.
Oraindik bada hobetzerik
«Momentu honetan birziklatzen den kopurua ez da ttikia, baina Europako Batasunean eskatzen denera hurbiltzeko oraindik bada non hobetu».
Horixe diote kanpaina berri hau koordinatzen duten udal agintariek.
Balantzea eginez gero, beira bilketak ematen ditu emaitzarik hoberenak, Iruñerriko eta Txingudiko Mankomunitateek dituzten kopuruen gainetik. Izan ere, Bortziriak, Malerreka eta Baztanen 30 kilo beira birziklatzen da biztanle eta urteko, Europan banaz bertze egiten den kopuru beretsua.
Papera eta kartoiaren kasuan ere, dezenteko kopurua biltzen da, 32 kilo/biztanle/urteko, baina Europako datuak hobeak dira nabarmen (50 kilo).
Daturik eskaxenak enbaseen bilketak ematen ditu. Europan 26 kilo/biztanle/urteko biltzen dira, eremu honetan, ordea, 7 kilo baino ez.
Zerbitzu berri bat urte hasieratik aitzinera
Lehendik dauden zazpi bilketa-selektiboez gain, urte hasieran zortzigarren bat jarriko da abian: etxeko hondakin berezien bilketa (pinturak, esprai enbaseak, pestizidak, ibilgailuen bateriak…).
Bilketarako, sukaldeko olioekin erabiltzen den sistema aplikatuko da kasu honetan ere. Hau da, biltzaileak egun jakin batzuetan pasatuko dira herri bakoitzetik, eta aldez aurretik jakinaraziko da tokia eta ordutegia. Dena den, lehiaketa-prozesua bukatu ondotik zehaztuko dira bilketa sistemaren azken xehetasunak.
Beraz, hauxek dira Bortziriak, Malerreka eta Baztanen eginen diren zortzi bilketa desberdinak: beira, pilak, enbaseak, papera, neurri handiko trasteak, siloetako plastikoa, sukaldeko olioa eta etxeko hondakin bereziak.
Foiletoak, egutegiak eta pegatinak argibideekin
Birziklatze-kalitatea hobetzearen alde, ahalegin handia egin nahi dute udal tekniko eta agintariek. Horretarako, 12.000 foileto banatu dira Bortziriak, Malerreka eta Baztanen, etxe guztietan bana izateko adina. Bertzalde, edukiontzi bakoitzari pegatina bana jarriko zaio, barrenera zer botatzen ahal den eta zer ez zerrendatuz. Egutegiak ere banatuko dira etxez-etxe, eta informazio gehiagorekin batera hor agertuko dira markatuak zein egunetan bilduko diren herri bakoitzean sukaldeko olioa eta etxeko hondakin bereziak.
Azkenik, jendearen arreta eta laguntza estimulatzeko, publizitate kanpaina eginen da eskualdeko komunikabideetan. Iragarki horietan, Bortziriak, Malerreka eta Baztango pertsona ezagunen irudi eta ahotsetan entzunen dira kontuan hartu beharreko aholkuak.
KONTUAN HARTU NEURRI HANDIKO TRASTEAK
• Ez ateri trasteak karrikara. Deitu Mankomunitatera eta etxera joanen dira biltzera.
• Deitzerakoan, eramatea nahi den traste guzti guztien berri eman.
• Bakarrik etxeetako trasteak biltzen dira. Baliteke geroago enpresetakoa ere biltzea, baina momentuz ez.
PAPERA ETA KARTOIAK
· Paper edukiontzien barnean sartu behar dira beti. Ez utzi kanpoan.
· Kartoiak eta kaxak hautsi, plegatu eta barnean sartu.
ENBASEAK
Plastiko, brik eta metalezko enbaseak soilik.
· Enbaseak garbiak eta hutsak sartu.
· Hondakin organikorik ez sartu.
· Enbase sueltoak bota, boltsatik ateriak. Gero zabor boltsa hutsa ere bai.
SUKALDEKO OLIOA
Baztanen eta Bortzirietan biltzen da etxeko olioa. Egun jakinetan pasatzen dira herri bakoitzetik.
· Sukaldeko olio zaharra enbase batean sartu.
· Autoen olio zaharra ez da sartu behar.
SILOETAKO PLASTIKOA
· Ez bota plastikoa edukiontzietara. Deitu Mankomunitatera eta etxera joanen dira biltzera.
PILAK
· Pila-edukiontzian bota edo dendara eraman. Ahal denean, erosi pila ekologikoak.