Floren Nazabalek irabazi du Euskal Herriko aizkolarien txapela

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Urrezko Aizkolariak txapelketan bezala, Floren Nazabalek jantzi zuen Euskal Herriko aizkolarien txapela, Donato Larretxea gaindituta. TTIPI TTAPA

Donato Larretxea bigarren izan zeN Agurainen urriaren 9an

Floren Nazabalek aurreikuspen guztiak bete zituen, eta Etxarriko aizkolariak bigarren aldiz jantzi zuen urriaren 9an Euskal Herriko txapela. Aguraingo pilotalekuko harmailak bete egin ziren finala zuzenean ikusteko. Aizkolari bakoitzak launa kana-erdiko, 60 ontzako eta oinbiko moztu behar izan zituen.

Aizkolariek sekulako erritmoa hartuta ekin zioten saioari. Larretxeak ongi ez zegoela behin eta berriz errana zuen, baina Arantzakoak itxura aparta eman zuen. Lehen bi kana-erdikoak Nazabalek aurretik bota zituen, baina hirugarren enborrean, lehen 60 ontzakoan, berdinean ziren. Laugarren enborrean, ordea, orain arte txapeldun zenak aldea kendu zion, eta lehen oinbikoan ia minutu bateko aldea zuen Larretxeak. Ordura arte sekulako lana egiten ari zen, eta denak aho zabalik uzten ari zen. Nazabalek, ordea, ez zuen etsi, eta berdin segitu zuen lanean. Lan erdietan, 15 segundora hurbildu zitzaion, eta bigarren zatian berriro ere aurretik zen. Bukaera arte Nazabalek etaLarretxeak eutsi zioten lehen eta bigarren postuari. Hirugarren Olasagasti izan zen, laugarren Azurmendi, Peñagarikano bosgarren eta Barberena seigarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun