Gau eskolak urriaren 5ean urtea hasi du

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Berrogei pertsonek heien izena eman dute aurten, euskara ikasteko. Hiru urrats izanen dira. Lehen eta bigarren urtea Oihana Tonnerrek eramanen ditu, hamaika ikaslerekin gela bakoitzean. Kurtsoak astearte eta ostiraletan emanen ditu, goizetan bigarren urratsarendako, eta arratsaldetan lehen urratsarendako.

Hirugarren urtea Eneko Jorajuriak bere gain hartzen du, hamasei ikaslerekin. Kurtsoak emanen ditu astearte eta ostegunetan, 19:00etatik 21:30etara. Talde haundia denez, klasea Kirol ostatuan eginen da. Ikasleak Azkain, Senpere eta Urruñatik heldu dira. Aurten ere, lehen 90 orduak hasiberrientzat urririk izanen dira, Hizkuntz Politikarako Obragintza Publikoak lagundurik. 2005ean, bi urtero egiten den bezala, AEK-k Korrika antolatzen du

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun