Euskararen ofizialtasuna eskatuko dute herriko elkarte eta eragileek

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Bai Euskarari akordioa izenpetzea eskatuko zaie talde hauei

Duela hilabete batzu, Herriko Etxeak eta Bai Euskarari elkarteak konbentzione bat izenpetu zuten euskararen ofizialtasuna bultzatzeko gure herrian. Geroztik, Herriko Etxeak bere engaiamenduak atxiki ditu, euskaraz idatzitako lehen idazkiak agertaratzen hasten dituztelakotz. Proiektu hori bururat eramateko, lan komisione berri bat muntatu da, hautetsiak eta herritarrak bilduz. Komisione horren lana bigarren fase batean sartuko da hilabete huntan. Herriko elkarte, komertzio eta langile guziak hunkituko dituzte; euskararen ofizialtasunaren proiektua presentatua izanen zaie. Herriko aktore guzi horiek komitatuak izanen dira desmartxa hortan sartzeko, konbentzionea izenpetuz. Gero, bigarren parte batean, izenpetu dutenek engaiamendu batzu hartuko dituzte euskara bultzatzeko, bakotxak bere ahalmenen arabera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun