Gaztetxeak ere Ataunekin harremanak atxikitzen ditu

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Sarako gaztetxeko kideak gomitatuak izan dira azaroaren 6an Ataunera, hango auzo baten besten kari. Eguerditan bazkari herrikoia izanen da, arratsaldean, animazio batzu: joko, kantu...Eta gauean kontzertua BKBO saratar taldearekin bai eta hango beste taldeekin. Nahiz eta gaztetxekoak diren harremanetan sartu, saratar gazte guztiei da ateraldi hori: autobusa bat antolatua izanen da. Nahi duenak dei dezala 0670077656 zenbakira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun