Urriaren 24an, ataundarrak Saran

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Duela zonbeit hilabete hasi zen Ataun eta Sarako herrien arteko elgar ezagutza. Ataundarrak egun batendako etorri ondotik Sarako hiru eskolak joan ziren hara. Eta hilabete honetan urriaren 24an ataungo elkarteetako partaideak Sarara gomitatuak dira egun goxo baten pasatzeko. Egitarau ttiki bat antolatua da kari hortarako : goizean meza, ondotik pilota partida bat izanen da. Eguerdi eterditan ikusgarria bi herrietako dantzariekin. Eta bietan bazkaria Omordian, bertsulariak eta Saiberri taldeak animaturik. Jakin behar egun osoa saratar guziei idekia dela. Xehetasun gehiagorentzat turismo bulegoan galde ezazue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun