Jakes Casauboni Eusko Ikaskuntzaren ohorezko saria eman diote

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Herriko etxeen ehunetik hogeita bat bakantzetan bakarrik baliatzen dira

Aurtengo Eusko Ikaskuntzaren ohorezko saria Jakes Casauboni eman diote berriki Baionan

Casaubon Izuran (Behe-Nafarroa) sortu zen 1925an eta orain Miarritzen bizi da bainan herrian lagun ainitz badu luzaz Senperen bizi izan baita. Zortzi urtez oihantzain izan zen, eta gero, 30 urtez INRA laborategian lanean aritu zen. Behe-nafar hunek untsa ezagutzen ditu Senpereko bazter eta familia guziak. Euskal Herriko bazter gehienak ere ederki ezagutzen ditu Casaubonek. Horren berri ehunka emanalditan zabaldu du Iparraldeko Euskal Irratietan eskaintzen den “Gure Bazterrak“ irratsaioan. Jakes umila da biziki eta hortako seguraski Eusko Ikaskuntzaren ohorezko saria bere artzain laguneri eskaini diote. Jakesek dio artzainek ezagutza ikaragarria dutela. Zorionak Jakes.

Herritarren zenbaketa

Herritarren zenbaketa hasi du berriki herriko etxeak. Azken zenbaketan, 4.430 lagun bizi ziren Senperen baina geroztik jende ainitz sortu eta etorri da herrirat bizitzerat. Zenbaketa berria inportantea da 5 000 herritarren muga pasatzen delarik laguntza gehiago etortzen ahal baita Frantziako gobernamendutik. Iduriz, muga hori pasatu du Senperek. Zenbaketa egiteko bi gazte hartu ditu herriko etxeak.

Geroz eta jende gehiago bizi baita Senperen, etxeak eraikitzea beharrezkoa da. Hilerri parean HLM etxebizitza merkeak eginen dira eta aintziran bigarren lotiuzamendu bat prestatzen ari da Herriko Etxea. Senpereko etxeen %21 udako etxeak omen dira berriki herriko etxeak jakiterat eman duenez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun