Txingudi eta Plaiaundira ateraldia eginen da azaroaren 6an

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Bertizko Naturaren Azalpen Zentrotik azaroaren 6an Txingudiko badia eta Plaiaundiko natur parkera ateraldia antolatu dute. Bertako lekurik politenak eta Hondarribia ezagutzera joanen dira. Autobusa goizeko 8:45etan aterako da Elizondotik eta 9:00etan Doneztebetik pasatuko da jendea jasotzeko. 10:00etan kaferako geldialdia eginen dute eta 10:30etan ailegatuko dira Plaiaundiko parke ekologikora, hegaztien pasa ikusteko. 12:00etan Txingudiko landaretza ikusteko paseoa emanen dute bidaiariek. 13:30etan bazkalduko dute. 16:00etan Tximiletaren museora bisita egiteko edo itsasoan barna txalupan ibiltzeko aukera emanen da. 18:00etan abiatuko da autobusa bueltan. Izen ematea urriaren 31 baino lehen egin behar da (948 592421).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun