Hilabete batzutako geldialdiaren ondotik martxan paratu da berriz ere Herriko Ostatuko mus txapelketa. Urriaren 8an egin zen lehenbizikoa eta ortziral honetan, 23:00etan, eginen da hurrengoa. Bi ortziraletik behin segituko du eta parte hartu nahi duen edozeinentzako dago irekia. Mariskada, txuletak, ardo botilak eta bertze hainbat sari irabazteko aukera izanen da.