Aldaketak Guraso Elkartean

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Ikasturte hasierarekin aldaketak egin dituzte Landagain eskolako Guraso Elkartean.Urriaren 7ko bileraren ondotik junta berria osatu da. Orain arte egon diren Onintze Zinkunegi eta Begoña Olasagastik utzi egin dute eta hiru berri sartu dira: Ageda Goienetxe, Maixux Torres eta Angela Torres. Karmele Indaburu eta Inma Garciak juntan segituko dute eta hau izanen da aurten ere lehendakaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun