Baserri bideetako seinaleak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Baserrietako auzo-sarrera guzietan seinaleak paratuko ditu udalak datozen asteetan. Bertzeak bertze oinezkoek eta animaliek dutela lehentasuna, 20 tonatik goiti ezin direla pasatu eta gehienezko abiadura 25 kilometro ordukoa dela paratuko du. Horretaz gain, lehentasuna behetik goiti doazenek izanen dute. Gorosurreta auzoan paratu dira lehenbizikoak uso-sasoian Gorosurretan izaten den trafiko haundiagatik. «Turista eta bisitari aunitz ibiltzen da eta seinale hauekin arazoak konpontzea espero dugu» erran digu Patxiku Irisarrk. Baserrietakoaz gain, bertze seinale bat eginen da Bekolandarako, bideak ez duela segitzen adierazteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun