Usategietako jatetxea itxi dela eta, ostatua ireki dute usazaleek etxolaren ondoan

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Asteburuetan irekiko dute eta bokadiloak emanen dira bertzeak bertze

Urriaren etorrerakin batera udako kontuak gibelean utzi eta urtaro berri bati ongietorria egin diogu. Horrela, urteroko lan eta ohitura beretsuak paratu dira martxan. Hauen artean nabarmentzekoa da Etxalarren ehiziak duen afizioa. Uso-sasoia hastearekin batera hainbat ehizturi ikusten da dagoenekoz harat-honatean inguruko mendietan eta nola ez, baita usazaleak ere Usategietan. Hala ere, aurtengo denboraldiak badu berexitasun bat, zuzenki ehiziarekin loturarik ez duena baina Usategietan garrantzia handikoa dena. Orain arte hainbat urtez irekia egon den Usategietako jatetxeak, ez ditu bere ateak zabaldu aurtengoan. Hori dela eta, turista eta bisitariei begira hutsune nabaria ikusi dute usazaleek eta gabezi hori betetzeko ostatua ireki dute euren txabolaren ondoan. Guttieneko zerbitzu bat eskaintzeko asmoz bokadiloak eta gisa guzietako edariak emanen dituzte astehondar eta besta egunetan. Herriko hainbat gazte arduratuko dira ostatuaren martxaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun