Juan Manuel Erasun Zizurkildarra izan zen garaile Euskal Herriko hirugarren mailako aizkolari txapelketan. Bigarren Ibarrako Unai Otaño izan zen. Lehendabiziko bi sailkatu hauek bigarren mailan arituko dira heldu den urtean. Bi gipuzkoarren ondotik, Jon Rekondo leitzarrak osatu zuen podiuma Zegamako Jose Mari Esnaola laugarren izan zen, Beintza-Labaiengo Jon Telletxea bosgarren eta Juan Telletxea doneztebarra seigarren. Aizkolari bakoitzak hiru kanaerdiko eta bi 60 ontzako moztu zituen eta Arria V.ak ezin izan zuen parte hartu eritasunarengatik.