Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez urriaren 14an hasi zen 2004ko hauteskunde prozesua. Hauteskunde hauetan hurrengo lau urtetarako batzarra eta lehendakaria hautatuko dira. Hauteskunde arautegia ikusi nahi duenak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuan edota Federazioaren egoitzan, Sunbillako Gindal ibiltokiaren lehendabiziko zenbakian aurki dezake. Urriaren 25etik 27ra batzarrerako hautagaiak aurkezteko epea ireki zen eta larunbat honetan, azaroaren 6an, batzarrerako kideak aukeratzeko botazioak eginen dira. Azaroaren 16tik 18ra lehendakaritzako hautagaiak aurkezteko epea izanen da eta azaroaren 27an eginen da lehendakariaren aukeraketa.