Euskal Herriko Kazetaren hirugarren urtemuga ospatu da herrian

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Urriaren 16 an, Euskal Herriko kazetak (le journal du Pays Basque) hiru urte bete ditu. Karia hortara, egun bat antolatu dute Saran: Goizean mintzaldi bat izan zen Jean Guy Talamoni, Corsica Nazione-eko bozeramailearekin. Ondotik bazkari herrikoi bat antolatu zuten, haurrendako jokoak, pilota partidak eta bukatzeko Africa eta Zipotzero taldeak jo zuten. Ainitzen baitan iduri luke, ez dela aspaldi Euskal Herriko kazeta sortu dela. Bainan hala ere 3 urte daramatza, 800 zenbakirekin. Sortzaileak orroituko dira nola 3 lehen urte horiek, nahiz eta plazerrarekin lan egin, hain zailak izan diren. Jakin behar da berritz ere harpidetza kanpaina bat berritz hasi dela etorkizunean hobekiago finkatzeko asmoarekin. Interesatuak direnak beraz badakite nora jo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun