Duela 4 urte, 2001ean, hiru lagun St Jacques de Compostelle bidea abiatu zuten: lehen urtean, 5 egunez Donibane Garazitik Lizarra arte ibili ziren, bigarren urtean Lizarratik Castrojerizera. Ganden urtean hirugarren etapa egin zuten Castrojerizetik Astorgara. Aurten, irailaren 4tik 19ra azken etapa egin dute Compostelerat ailegatzeko. Orotara 783 km egin dituzte.
Mari-Jo Azareterekin egon gira elkarrizketan: «bidai hori oso interesgarria izan da neretako, ainitz ekarri nau, batez ere nere baitan berritz atxemaiteko. Bestaldetik, beste erromesekin harreman berezi batean sartzen gira. Jendeen artean loturak errestasun batekin egiten dira, denak erromesak gira, ez da estatutu sozial bat, denak berdinak sentitzen gira. Eguneroko bizian, ohartu naiz materialezko mundu batean bizi girela. Bidai horren bidez, bizia bertze manera batez ikusten dut orai».