Azkain eta Bollendorf herrien arteko anaitasunaren 25 urte bete dira

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Urriaren 16an bi herrietan pasatu diren auzapez guziak bildu ziren

Azkain eta Bollendorf herriek heien anaitasunaren 25 urteak ospatzen dituzte aurten. Urtebetetzearen jaiegunak bi partetan zatituak ziren. Gan den otsailean, 40 herritar Alemaniarat gan ziren Bollendorfeko ihauterietan parte hartzerat. Oroitzen gira ere Kolhn hiriaren ihauteri famatuak egin zituztela okasione hortan.

Jaiegunen bigarren partea Azkaingo herrian pasatu da gan den hilabetean. Urriaren 16an, urtebetetzearen bazkaria egina izan zen Bil tokin. Antolatzaileek, 1979 urtetik bi herrietan pasatu ziren auzapez guziak gomitatu zituzten. Mahain inguru batean ikusten ahal genituen Andde Luberriaga eta Karl Richard, bi herrien arteko anaitasunaren eraikitzaileak, baita gaurko auzapezak ere, Jean Louis Laduche eta Hermann Schwitz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun