Aurten lehenengo aldiz antolatu den Urrozko eskuz binakako txapelketa irailaren 25ean akitu zen, Urrozko San Migel besten egitarauaren barrenean. Hogeita zortzi pilotari aritu dira txapelketa honetan ume eta kimu mailetan eta finalera jokatzera iritsi zirenak eta lortutako emaitzak hauexek izan ziren:
Umeak:
Oizko Lander Mindegiak eta Donamariako Unai Sagasetak, 18; Oizko Unai Mariezkurrenak eta Doneztebeko Unai Sapuppok, 10.
Haurrak:
Iturengo Gorka Fagoagak eta Oier Bereauk, 17; Iturengo Mikel Kanpo eta Lesakako Ander Olaizolak, 18.