Latasari oroitarria egiteko loteria saltzen ari dira

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Jakina denez, eta lehenago ere aipatu dugunez, Sunbillan plaza egiteko asmotan dabiltza. Plaza horretan Ramon Latasa zenari oroitarri edo eskultura bat ezartzeko ere asmoa badute Ulibeltzak elkarteak, eta bertze zenbait herritarrek eta horretarako dirua ateratzeko Eguberrietako loteria salgai jarri dute. Erosi nahi duenak, salgai aurkitu du Sunbillako denda eta ostatuetan, baita Doneztebeko liburudenda eta ostatuetan ere.

Horretaz aparte, beti ere oroitarri horrentzako dirua lortzeko asmoarekin bi kontu zenbaki idekiak dituzte, nahi duenak dirua sartu dezan.

Honako hauek dira zenbakiak:

Nafarroako Kutxan: 20540079629138552320 Rural Kutxan: 3008 0050 39 1303275224.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun