Mendi lanak lehiaketara atera ditu Lau Herrietako Juntak

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

Jose Andres Burgete Ingurumen kontseilariak, Doneztebe, Sunbilla, Narbarte eta Elgorriagako udal agintariekin eta mendizainekin batera oihanberritutako mendiak bisitatu zituen martxoaren 16an. TTIPI T

Udako garbiketa eta oihanberritze lanak eginen dira

Bidasoa-Berroarango edo Lau herritako mendietako junta administratiboak 2004-2005 kanpainarako mendi lanak kontratatzeko lehiaketa egitea erabaki du. Kontratuaren aurrekontua 191.781,88 eurokoa da, zerga guziak barne direla eta behin behineko fidantza, kopuru horren %2koa izanen da. Lanak bere osotasunean 2005. urteko irailaren 15erako akautuak egon beharko dira. Udako garbiketa lanak uztailaren 31 baino lehen egin beharko dira eta oihanberritze lanak martxoaren 15a baino lehen.

Proposamenak azaroaren 2ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharrak ziren Bidasoa-Berroarango Mendietako Juntaren Erregistro Orokorrean, Doneztebeko Herriko Etxean. Proposamen tekniko eta ekonomikoak azaroaren 11n eguerdiko 12etan irekiko dira, Arrizurriagako Batzar Etxean edo Doneztebeko Herriko Etxeko batzar aretoan. Lanak kontratatzen interesatuak daudenak Basarteako teknikariarekin bilduko dira Doneztebeko Herriko Etxean, proiektuari eta egin beharreko lanei buruz informatzeko. Horretarako eguna eta ordua ere jakinaraziko zaie. Lau herrietako mendiek 3.500 hektarea hartzen dute, Elgorriaga, Narbarte, Doneztebe eta Sunbillako herri lurretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun