Doneztebeko Osasun Etxeak, Elizondoko Cofes-Haizea eta Ezpelura elkartearen laguntzarekin menopausiari buruzko osasun heziketa saio batzuk antolatu ditu.
Malerrekako 45 eta 55 urte bitarteko emakume eta bere bikoteari zuzenduta, menopausia garaia ahal den bezain ongi bizi dadila da saio hauen helburua, autoestima eta norberaren zainketak bultzatuz. Gertatzen diren aldaketa fisiko eta psikikoak ere argituko dira saio hauetan eta bidenabarrean aurreritzi okerrak zuzendu. Saioak azaroaren 16, 18, 23, 25 eta 30ean eginen dira, arratsaldeko 4:30etatik 6:30etara.
Izen ematea, Doneztebeko Osasun Etxean egin beharko da, 948 456001 telefonoan, azaroaren 9a baino lehenago.