Euskara Batzordeak antolatzen dituen Kultur Egunak joan den astean akautu ziren kantu afariarekin. Hainbat ekitaldi prestatu zituzten Euskara Batzordekoek eta gustura gelditu dira jendearen harrerarekin. Esaterako haurrentzako zineak arrakasta handia izan zuen, baita Lesakako Mairu Antzerki tailerrak eskaini zuen “Erregea, Soldadua eta Bufoia” antzeslanak ere. Jendeari aunitz gustatu zitzaion Gaizka Saralosak prestaturiko antzerki hau. Hitzaldietan ere jendea ibili zen, ez aurreko ekitaldietara adina, baina joan zirenak hagitz gustora egon ziren. Eta Kultur egunekin bukatzeko kantu afaria izan genuen. Bildutako 50 lagunek sabela betetzeaz gain zintzurra berotu arte aritu ziren kantari Edorta eta Goiatzen gidaritzapean.