Udan hasi zituzten zine emanaldiak neguan segida izanen dute. Kultur Etxearen ekimenez eta Altxata Kultur Elkartearen laguntzan udan astero-astero zineaz gozatzeko aukera izan dugu. Zine emanaldi horiek ongi ateri zirenez gero negura luzatzea erabaki dute eta hilabetean behin zine emanaldia izanen da Kultur Etxean. Lehenengo emanaldia ortzegunean, azaroak 4, izanen da, eta emanaldi bikoitza izanen da. 17:00etan «Doraemon eta hegoaldeko piratak» marrazki bizidun pelikula ikusi ahal izanen dute gaztetxoenek. Eta 21:00etan helduentzako saioa izanen da, kasu honetan «Mulholland Drive» ikusi ahal izanen dugu.