Aziendak goizean eta herri kirola arratsaldez

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

TTIPI TTAPA

• Lizaso eta Peñagarikano bertsolariak ariko dira eguerdian

San Martin ondoko asteko ortzirala, aurten azaroaren 19a, egun seinalatua izanen da Doneztebe eta Malerrekako bizilagunentzat. Azienda feria eguna ailegatu da. Egitarauan ez da aldaketa haundirik izanen: goizean, beti bezala, aziendak ikusi –gero eta guttiago– eta ferianteen postuen barna –gero eta gehiago– harat-honat ibiltzeko eta erosteko modua izanen da. Eguerdian, Xebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariek alaituko dute bazkalaurreko giroa Merkatu Plazan, gai librean arituko baitira. Bazkal ondotik, berriz ere herri kirol saioa izanen da, joan den urteko pilota partiden ordez. Ez nolanahiko herri kirol saioa gainera, Nafarroako aizkolari txapelketa nagusiaren finala jokatuko baita udal pilotalekuan 17:30etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun