Irailean 476 langabetu zeuden Doneztebeko INEMen

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 27a

ttipi-ttapa Doneztebeko Enplegu Bulegoko datuen arabera, 476 langabetu zeuden iraila hondarrean Baztan, Malerreka, Bidasoa eta Leitzaldean, abuztuan baino bi guttiago. 187 gizaseme eta 289 emakume zeuden lanik gabe irailaren 30ean, abuztuan baino 10 gizon guttiago eta 8 emakume gehiago. 2000. urtetik bigarren kopururik baxuenean dago langabezia. Urte hartako ekainean 471 langabetu zeuden, orain baino bortz guttiago. Baina eskualdean enplegu daturik kaxkarrena eman zuen 2003ko urtarrilarekin konparatuz, 221 langabetu guttiago daude orain. Aurtengo bilakaerari dagokionez, 620 pertsona zeuden lanik gabe urtarrilean, 589 otsailean, 569 martxoan, 521 apirilean, 505 maiatzean, 488 ekainean, 494 uztailean, 478 abuztuan eta 476 irailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun