Urtero bezala jendeak sumatu du onddo usaia, onddo kilo batzuk baino gehiago eraman du jendeak bere etxeetara. Bada Iturenen emakume bat eta ez dut bere izenik esango zeba berak hagitz ongi daki nor den eta baita bere familiak ere.
Hauek oso onddo harrapariak dira, gehiegizkoak, jende askori ez diote hauen aurpegiak ikusteak ere onik egiten, emakume honek bere gizona hartu eta goizeko 6etarako hasten da onddo bila, oso beketsa da, guri ez zaigu inporta, baina harrapatzen duen onddo guztia saldu egiten du, hau ya gehiegizkoa da. Senar-emazte jubilatu batzuk dira, ez dute diru beharrik, baina ematen dute mixeri gorrian bizi direla.
Hori bakarrik gutxi balitz, ez dira Iturengo mendietan bakarrik egoten onddoa biltzen, ez horixe! Sunbilla, Labaien, Bertiz, Ultzama, etab… herrietara joaten dira onddoa eske. Guk ikusia dugu jendea lanean edo onddo bila eta bere jendearen hanka tarteraino joaten onddoa kentzera.
Bukatzeko esan beharra dago emakume hau ez duela inortxok ere ikusi nahi, bere gizona zakur baten moduan tratatzen du onddo garaietan.
Lotsagarrikeria da famili honek egiten duena, aurkitu eta segidan saldu! Ze diru eskasia daukaten, beharrik jubilatuak diren!
4-koteko talde bat.