Nafarroako aizkolari txapelketaren finala azaroaren 19an eginen da

TTIPI TTAPA 2008ko otsailaren 26a

Aizkora denboraldia nola joan den ikusita, Floren Nazabal izanen da aurten Nafarroako txapela janzteko faborito nagusia. TTIPI TTAPA

Arratsaldeko 5:30etan hasiko da saioa Doneztebeko udal pilotalekuan

Ortziral honetan, azaroak 19, Doneztebeko feria egunaren barnean jokatuko da Nafarroako aizkolari txapelketa nagusiaren finala. Bertan izanen dira Floren Nazabal, Donato Larretxea, Daniel Bizente, Jose Juan Barberena eta Juan Jose Lopez. Etxarri-Aranazen urriaren 3an egindako sailkapen saioan beraiek eskuratu zituzten finala jokatzeko eskubidea ematen zuten bortz txartelak. Hutsune nabarmena izanen da aurtengo finalean. Mikel Mindegia beteranoa ez da finalean izanen, ez erretiratu delakoz, kanporaketa saioan eri zelakoz baizik eta horren mediku ziurtagiria aurkeztu zuen. Antonio Jaunarena ere erixko zegoen aste osoan, baina azkenean kanporaketara agertzea erabaki zuen eta azken postuan sailkatu zen.

Doneztebeko finala 17:30etan hasiko da eta aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun