Urriaren 30 ean, Gemuku elkarteak mus lehiaketa bat antolatu du Kirol ostatuan.
Orotara, 32 bikote aritu dira. Jolimon eta Laduche-k irabazleak izan dira Mikel Berazaluze eta Agnes Karrikabururen kontra. Jokalariak eta ikusleak gaztainak dastatzen ahal zuten, momentu berean. Gaua berant bukatu da irabazle eta antolatzaileentzat.